Euskaratik eta euskaraz, herri hau sortzen izenburuko hitzaldia eskaini zuten joan zen eguaztenean Uxue Alberdi eta Maialen Lujanbio bertsolariek Elgoibarren, elkarrizketa formatoan. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatu zuen saioa, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin, eta Kultur Etxeko hitzaldi gela bete egin zen. Bertsolaritzatik abiatuta, euskararen inguruko kezkez galdetu zion Alberdik Lujanbiori, eta bertsotan erakutsi ohi duen zorroztasun eta dotoreziarekin erantzun zien hark galderei. Elkarrizketa hark emandakoa jaso dugu hemen.