plaentxia.eus

Plaentxiatarrak 28. Lilatoian

  Kirola

Gaur goizean korritu da Donostian 28. lilatoia. 5000 emakumek baino gehiago hartu dute parte eta tartean hemeretzi soraluzetarrek. Aldarrikapena, festa eta kirola uztartu dira.

Plaentxiatarrak 28. Lilatoian
Plaentxiarrak Donostian | Ikusi handiago | Argazki originala

Eguraldiak lagundu ez badu ere, goizean goizetik hasi dira kirolariak gorputzak berotzen aero-zumbarekin Boulevard-ean. 10:30ean atera dira indarkeria matxistaren aurkako eta emakumeen eskubideen aldeko mezu eta aldarrikapenen artean. Bost kilometroko ibilbidea korritu dute Gipuzkoako hiriburuan zehar, bakoitzak bere erritmora, giro onean eta ospakizunarekin gozatzen. Helmuga zeharkatu ostean lila-potea egin dute trikitilarien laguntzarekin.

Sailkapen osoa hemen.

Ikusi Berria.eus-ek egin duen bideoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa