Gorengoen erregional maila
Taldeak: Arrasate 0-1 Soraluze "A2
Goleatzailea: Txiki
Sailkapena: 3. 41 punturekin
Sora "A"k hirunaka batzen jarraitzen du
Sailkapeneko goiko postuetan mantentzeko garaipen garrantzitsua lortu zuten plaentxiarrek atzo Mojategi futbol zelaian, Arrasaten. Peleren mutilak etxekoak baino intentsitate maila handiagoarekin zelairatu ziren eta lehen zatian nagusitasuna erakutsi zuten. Letuk izan zuen lehen gol-aukera, korner bat buruz zutoinera egindako errematearekin. 20. minutuan Perre eskuin hegaletik ziztu bizian arrasatearren arearaino sartu eta defentsak penaltia egin zion. Txikik ez zuen barkatu (0-1). 35. minutuan Hisanek izan zuen alde areagotzeko aukera baina errematea kanpora joan zen. 41. minutuan entsegatutako korner jokaldi batean Xabik area barruan bakar-bakarrik egin zuen erremata baina ez zuen norabide onik hartu jaurtiketak.
Bigarren zatian etxekoen erreakzioa iritsi zen eta lehen minututik berdinketaren bila atera ziren. Presio lerroa igo eta baloi jabetza lortu zuten soraluzetarren area ingurura gerturatzen hasi ziren arte. Bigarren zatian Korpa eta Cenzualen artean egin zituzten gol-aukera garbienak. Etxekoak Soraluze baino gehiago ziren bigarren zati osoan eta 83.minutuan gol-aukera garbia izan zuten partidua berdintzeko. Bukaerararte erruz lan egin behar izan bazuten ere atea hutsean mantentzea lortu zuten.
1go errregional maila KOPA
Taldeak: Soraluze "B" 4-3 Zestoa
Sailkapena: 3. 12 punturekin
1go jubenilen maila KOPA
Taldeak: Aloña Mendi 3-3 Soraluze
Sailkapena: 2. 10 punturekin
1go infantilen maila KOPA
Taldeak: Soraluze 4-0 Bergara
Sailkapena: 1go 25 punturekin