Udaberri pala txapelketa FINALA Bigarren maila
Taldeak: Gallas-HEriz 25-21 Mitxelena -Laborde
Iazko arantza kendu dute finala irabazita
Gallasek eta Herizek final bat baino gehiago zuten jokoan atzoko partiduan, izan ere, 2016ko finala galdu egin zuten Aginagan. Oroitzapen horrek eta etxean jokatzeak presioa handiatu zuen eta partidua bideratzea lortu zuten arren neke fisiko eta psikologikoak behar baino gehiago sufritzera eraman zituen Soraluzeko palariak.
Lehen sei tantoak luzeak joan ziren, atzelariek luze eman eta aurrelariek mozteko aukera gutxirekin hasiera benetan neketsua eta fisikoa eman zioten. Plaentxiarrak 5-3 aurreratu ziren markagailuan Herizek atzean leku ondo hartu eta jokoa kontrolatzen hasi zelako. Tantoak alde batera edo bestera detaile txikiek baldintzatzen zuten eta markagailuan 10-9koarekin agertu zen Gallas aurrean detaile txiki horien bila jokaldiak landu eta amaitzen. Soraluzetarrak 19-11 aurreratu ziren eta bazirudien partidua bideratzen hasita zegoela baina orduan iritsi zen aurkarien erreakzioa. Etxekoengan nekeak eta partidua amaitzeko antsietateak pelota asko galtzea ekarri zuen eta 21-20 hurbiltzea lortu zuten errenteritarrak.
Partidu osoan zehar asko barkatu ez bazuen ere Errenteriako atzelariek bi pilota oparitu zituen une txarrean etxekoen zorionerako. Azkenean Gallasek eta Herizek pasadan urteko arantza kentzea lortu zuten zaleen aurrean txapelketa irabazita.
Udaberri pala txapelketa FINALA Lehenengo maila
Taldeak: Aizpurua-Dagerre 25-18 Arrizabalaga-Lizarralde
Udaberri pelota txapelketa Lehenengo maila
Taldeak: Santamari-Aldape 6-22 Azketa Elizegi