Irene Alvarezek bigarren egin du Pio Baroja boulder txapelketan

G.Azkarate 2017ko ots. 24a, 07:26
Irene Alvarez podiumean (ezkerretik lehenengoa).

Soraluzeko eskalatzaileak bigarren postua lortu zuen asteburuan ospatu zen VIII. Pio Baroja boulder txapelketa herrikoian. "Txapelketa hauek entrenatzen jarraitzeko motibazio berpizten didate" adierazi digu.

Irenek bigarren urtez jarraian lortu du Pio Baroja boulder txapelketa herrikoian podiumera igotzea. 2016. urtean bigarren postua lortu zuen, eta, aurten ere, maila berean sailkatu da. Plaentxiarrak neurria hartua dio txapelketari.

125 eskalatzailek hartu zuten parte VIII. Pio Baroja boulder txapelketa herrikoan, horietatik 40 emakumezkoak eta 85 gizonezkoak. Antolakuntzak, bere web orrian adierazi duenaren arabera, txapelketa arrakastatsua izan zen eta pozik azaldu dira urtez-urte izen-emate kopurua gainditzen dutelako.

Alvarez "sentsazio onekin"

Soraluzeko eskalatzaileak txapelketa irabaztea lortu ez duen arren, neurria hartua dio; bi urtez jarraian, bigarren izan da podiumean. Irenek esan digunaren arabera, goizeko sailkapen fasean "sentsazio onak" izan zituen, bloke asko igo eta bigarren postuan pasa zen finalera. Arratsaldean, mailak gora egin zuen eta igo gabe laga zituen bi bloke. Alvarezek bertako giroa eta jendearen arteko harreman onak azpimarratu dizkigu, eta, aitortu digu, horrelako txapelketek entrenatzen jarraitzeko motibazioa eta gogoa berpizten dizkiotela.

Informazio gehiago hemen.