Soraluzek antolatuko du LXX. Debarroko pilota txapelketa

G.Azkarate 2017ko ots. 23a, 13:58
Pilota elkarteetako ordezkariak

Atzo arratsaldean aurkeztu zuten, Allegro elkartean, LXX. Debarroko pilota txapelketa. Martxoan hasiko da eta ekainaren 24an jokatuko da finala, Arane kiroldegian.

LXX. Debarroko pilota txapelketaren aurkezpen ekitaldia ospatu zen atzo Soraluzeko Allegro elkartean. Ohitura denez, urtero pilota talde batek antolatzen du txapelketa, eta aurten Soraluzeko pilota taldeak izango du ardura hori.

Allegroan batu ziren txapelketan parte hartuko duten pilota talde guztietako ordezkariak, Eibar eta Debakoak izan ezik. Aitor Atxotegi, herriko pilota taldeko arduradunak, hartu zuen hitza, eta araudia errepasatu ondoren, izen-emate fitxetan arazorik ez zegoela baieztatu zuten. Txapelketan izango diren taldeak Soraluze, Elgoibar, Aretxabaleta, Antzuola, Arrasate, Oñati, Mutriku eta Bergara izango dira.

Hiru maila eta 28 pilotari

Txapelketa hiru mailatan banatuko da: Kadeteak, 5 bikote; Jubenilak, 4 bikote; eta Nagusiak, 8 bikote. Txapelketa martxoaren azken asteburuan hasiko da eta finalak ekainaren 24an jokatuko dira Soraluzeko Arane kiroldegian, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Plaentxiarren palmaresa Debarroko txapelketan

1949  Legaristi-Maiztegi ( nagusi maila, azpitxapeldunak)
1964 Martin-Aistiaran (nagusi maila, azpitxapeldunak)
1976 Iturbe-Goenaga(jubenil maila, txapeldunak)
1974 Iturbe-Goenaga (infantil maila, azpitxapeldunak)
1990 Calles-Muguruza (infantil mailan, txapeldunak) // Laskurain -Garcia (alebin maila, txapeldunak)
1991 Arrieta-Laskurain (alebin maila txapeldunak) // Muguriza-Calles(infantil maila azpitxapeldunak)
1993 Laskurain-Garcia (infantil maila txapeldunak)
1994 Aizpurua-Garcia(jubenil maila, azpitxapeldunak // Laskurain-Heriz( indantil maila azpitxapeldunak(
1995 Laskurain-Garcia (jubenil maila, txapeldunak)
1996 Heriz-Arrieta (infantil maila azpitxapeldunak) // Lasku-Rodriguez ( jubenil maila azpitxapeldunak)
1997 Lasku-Arrieta (jubenil maila txapeldunak)
1998 Alberdi-Jauregi (kadete maila azpitxapeldunak)
1999 Txurruka-Jauregi ( kadete maila txapeldunak)
2000 Elizburu-Jauregi( jubenil maila txapeldunak) // Azahirre-Txurruka (kadete maila txapeldunak) //Lasku-Heriz( nahusi maila azpitxapelduanak)
2001 Azagirre-Jauregi ( jubenil maila txapeldunak) // Rodriguez-Txurruka ( kadete maila azpitxapeldunak)
2013 Andreu-Irureta ( nagusi maila txapeldunak) // Santamaria- Kortabarria(jubenil maila txapeldunak)
2014 Atxotegi-Bolinaga ( nagusi maila txapeldunak) // Santamaria-Aburuza( jubenil maila azpitxapeldunak
2015 Atxotegi-Aldape( nagusi maila txapeldunak)
2016 Atxotegi-Bolinaga (nagusi maila txapeldunak