Gorengoen maila
Taldeak: Soraluze 3-2 Ilintxa
Goleatzaileak: Letu (1), Unanue (1) eta Cenzual (1)
Sailkapena: 3. 38 punturekin
Soraluzetarrek lehen itzuliko errebantxa hartu du
Azken asteetako sentsazio txarrei amaiera eman diote gaur "pele"ren mutilek Ilintxari irabazi lehen itzuliko errebantxa hartuta. Lehen zatian egin du Letuk burukada bikain batekin etxekoen lehen gola Laskuk maixuki erdiratutako korner jokaldi batean (1-0). Aurkariek ez dute atzera egin eta kontra-eraso batean berdinketaren gola lortu dute (1-1). Lehen zatia amaitu aurretik Unanuek area barruan izandako jokaldi nahasi bat baliatu du aldageletara gol bateko errentarekin joateko (2-1).
Bigarren zatian etxekoak partidua errematatzeko asmoarekin jokoaren intentsitatea igo dute eta beraienak izan dira gol-aukera garbienak. Unanuek hartu du taldearen pixua eta bere oinetatik igaro dira eraso jokaldietako baloi gehienak. Eskuin eta ezker hegalera baloia zabaltzen jardun du Cenzual eta Laskuren barneratzeekin aurkarien areara sartzeko eta hegaletatik etorri dira etxekoen abaguneak. 12.minutuan Cenzualek bikain aprobetxatu du sakonean eman dioten pasea abiaduraz defentsa gaindutu eta hirugarrena egiteko (3-1). 31.minutuan Ilintxak aldea murriztea lortu du eta azken hamabost minutuetan sufritzea egokitu zaie soraluzetarrei baina ondo eutsi dute amaierararte.
Garaipen honekin sailkapeneko hirugarren postuan finkatu dira plaentxiarrak eta azken bi asteetako bolada txarrari amaiera eman diote.
1go Erregional maila KOPA
Taldeak: Aloña Mendi 1-1 Soraluze "B"
Sailkapena: 3. 9 punturekin
1go Infantilen maila KOPA
Taldeak: Soraluze 6-0 Eibartarrak "A"
Sailkapena: 1go 22 punturekin