Jurgi-Ximun eta Gallas-Heriz final-erdietara

G.Azkarate 2017ko ots. 18a, 08:00

Jurgi eta Ximun partiduko jaun eta jabe izan dira eta Etxebe eta Oñate zailtasunik gabe hartu dituzte mendean. Gallas eta Heriz-ek ere final-erdietarako txartela lortu dute Zestoan.Gorka eta Ibaik maila handia erakutsi dute Urnietako bikotari irabazita.

PALA

Udaberri txapelketa Gomazko paleta nagusiak Bigarren maila FINAL-LAURDENAK

Taldeak: Ximun-Jurgi 25-7 Etxebe-Oñate

Jurgi eta Ximunek final-erdietarako txartela lortu dute

Ez da kolorerik izan plaentxiatarren arteko final-laurdenetako partiduan. Jurgi eta Ximun hasieratik partiduaren jabe egin dira eta ez diete aurkariei aurkerarik eman. 19-0eko abantaila lortu dute markagailuan Etxebe eta Oñateri partiduan sartzeko aukera bakar bat ere eman gabe. Bikote moduan bat eginda eta konfiantza izugarriz jokatu dute. Ximunek atzean Oñate gainditzea lortu du eta Jurgik aurrean aukera izan duenean tantoa amaitzen jakin du. Partidua apurtuta zegoenean lortu dute Etxebe eta Oñatek markagailua txukuntzea batez ere, aurkariek arriskatu eta pilota gehiegi huts egin dituztelako.

Jurgi eta Ximunek datorren astean Udaberri pala txapelketako bigarrena mailako final-erdietako partidua jokatuko dute.

Markagailua: 1-0/2-0/3-0/4-0/5-0/6-0/8-0/9-0/10-0/11-0/12-0/13-0/14-0/15-0/16-0/17-0/18-0/19-0/19-1/19-2/19-3/19-4/19-5/20-5/21-5/21-6/22-6/23-6/24-7/25-7

Udaberri txapelketa Gomazko paleta nagusiak Bigarren maila FINAL-LAURDENAK

Taldeak: Zestoa 15-25Gallastegi-HEriz

Final-erdietan berriz ere plaentxiko bikoteak neurtuko dituzte indarrak. Jurgi eta Ximunek Gallas eta Heriz-en kontra jokatuko dute.

PELOTA

Udaberri txapelketa Eskuz-binaka nagusiak 1go maila 

Taleak: Santamaria-Kortabarria 22-14 Urnieta

Saikapena:1goak

Gorka eta Ibairen garaipen handia

Soraluzeko bikoteak txapelketa osoan erakusten diharduen moduan talde-lanari eta adoreari esker partidu zaila irabaztea lortu dute. Urnietako bikotea sailkapeneko lehen postuan zegoen eta garaipen honekin plaentxiarrek pauso garrantzitsua eman dute hurrengo fasera sailkatzeko lehian.

6-0eko aldea zabaldu dute soraluzetarrek baina bikotearen sentsazioak ez ziren markagailuak erakusten zuen bezain onak. Aurkariek pilota aldatu dute ta Gorkak aurrean bizpahiru huts egin ditu sakeak boleaz erantzurakoan. Urnietarrak Ibairi atzean lana pilatzen ahalegindu dira baina Kortabarriak lekua ondo hartuta zuen eta behetik gora egin du azken koadroetako jaun eta jabe bilakatu arte. Defentsa bikaina erakutsi du Ibaik Gorkari aurreko koadroetan lagunduz. Gorkak lanean jardun du uneoro eta jokaldiak egin ditu txokoan eta zabalean. Etxekoak denbora guztian markagailuan aurretik joan dira eta partiduaren azken zatian talde-lana ardatz, joku disdiratsuarekin iritsi dira 22. tantora.

Markagailua: 1-0/2-0/3-0/4-0/5-0/6-0/6-1/6-2/7-2/8-2/9-2/9-3/10-3/11-3/11-4/11-5/12-5/12-6/12-7/12-8/12-9/12-10/13-10/14-10/14-11/14-12/15-12/15-13/16-13/16-14/17-14/18-4/19-14/20-14/21-14/22-14