Soraluze "B"k bina egin du Urkiren kontra

G.Azkarate 2017ko ots. 12a, 21:32

Soraluze "B" ezin izan du irabazi gaur arratsaldean Urkiren aurkako partidua. Soraluze "A"k galdu egin du Getarian eta jubenilek irabazi Arrasaten.

1go erregional maila KOPA

Taldeal: Soraluze "B" 2-2 Urki

Goleatzaileak: Argoitz Ariznabarreta (1) eta Raul Campaña(1)

Sailkapena: 3. 7 punturekin

Puntu banaketa Ezozin

Bina amaitu da Soraluze "B" eta Urki taldeen arteko partidua. Eibartarrak sailkapeneko liderrak dira eta plaentxiarrek lidertza kentzeko aukera zuten gaur baina De Luis-en mutilak ez dira gai  izan hiru puntuak lortzeko.

Lehen minututik joko nahasia nagusitu da eta futbol zuzena erabili dute talde biek. 33. minutuak Haritz-ek gol-aukera ona izan du eskuin hegaletik Raul-ek egindako erdiraketa bat errematatuz baina eibartarraren jaurtiketa kanpora joan da. 38. minutuan Buenok falta jaurtiketa ederra egin du baina atezainaren erantzun ere aparta izan da. Eibartarrak minutu batzuk geroago berdegunea utzi behar izan du min hartuta. Lehen zatiaren azken minutuetan egin du Argoitz-ek arratsaldeko lehen gola jokaldi nahasi batean  baloia sareratuta (1-0).

Bigarren zatian Urkiko jokalariak gehiago izan diraeta konturatzerako bi gol sartu dizkiete lehena defentsaren hutsegite bat baliatuz ta bigarrena korner jokaldian "gol-olimpikoa" lortuz (1-2). Haize bortitzak asko baldintzatu du jokoa eta talde biak lehen zatian gertatu bezala baloi luzeak aukera dituzte erasorako. 74.minutuan Raul-ek jokaldi nahasi batean berdinketaren gola egin du (2-2).77. minutuan Argoitz izan zu abagune garbia korner jokaldi batean. Partiduaren luzapenean Uriguenek izan du garaipeneko gola sartzeko aukera baina baloia ez da sartu.

Amaieran Soraluze "B"k bi Urki-k bi eta sailkapenaren hirugarren postuan geratuko dira beste astebetez soraluzetarrak.

Gorengoen erregional maila

Taldeak:Getariako 3-1 soraluze "A"

Goleatzailea: Hitchan (1)

Sailkapena: 3. 35 punturekin

1go jubenieln maila KOPA

Taldeak: Mondragon 2-5 Soraluze

Goleatzaileak:Iban GArate (1), Julen (2), Jokin (1) eta MArkel fernandez (1)

SAilkapena:1goak 9 punturekin