Mikelen burukadak erabaki zuen partidua

G.Azkarate 2016ko aza. 28a, 09:25

Mikel "letu" jokalari gazteak sartu zuen partiduan hondarrean etxekoei hiru puntuak eman zizkion gola eta taldea hirugarren postura igo da sailkapenean. Sora "B" eta infantilek galdu egin zuten Antzuolan eta Bergaran. Jubenilek bolada onean jarraitzen dute Urola 4-1 mendean hartu ostean

Gorengoen erregional maila

Taldeak: Soraluze "A" 1-0 Ikasberri

Goleatzailea: Mikel "letu" (1)

SAilkapena: 3. 21 punturekin

Soraluzek bere esentzia erakutsi zuen beste behin ere

Sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko ezinbestekoa zuten "Pele"ren mutilek hiru puntuak lortzea Ikasberriren aurka. Norgehiagoka parekatua jokatu zuten bi taldeek eta 87. minutuen ekinaren ekinaz eta etxekoek berezkoa duten sufritzeko gaitasunari esker iritsi zen saria.

Soraluzek hobeto ekin zion partiduari  jokoaren jabetza lortu eta Ikasberriren area ingurua zapalduz behin eta berriz. 10. minutuan "txikik" erdiraketa egin eta "river"ek ia sarea zulatzea lortu zuen. Ikasberrik ez zuen atzera egin eta etxekoen hutsegiteak baliatu zituen "santa"ren areara gerturatzeko baina Soraluzeko atezainak lan bikaina egin zuen partidu osoan zehar.

Bigarren zatian Ikasberri indartsu atera zen eta beraiena izan zen lehen gol aukera. 14. minutuan etxekoek penaltia eskatu zuten jokaldi batean baina epaileak ez zuen horrelakorik ikusi. 22. minutuan "santa" atezainak beste  behin bere onena eman behar izan zuen Ikasberriren gola ekiditeko. 31. minutuan "lasku"k ezker hegaletik erdiraketa egin eta "txiki"ren jaurtiketa kanpora joan zen. 42.an "lasku" faltaz gola egiten saiatu zen baina baloia korner-era desbideratu zuen Ikasberriren defentsak. 43. minutuan korner jokaldian iritsi zen "letu"ren gola. Burukada indartsua eta boteretsua bigarren zutoinean (1-0). Azken unerarte sufritzen dakien taldea da Soraluze eta azken aukera Ikasberrik izan zuen 46. minutuan falta jaurtiketa batean.

Garaipen honekin Soraluze "A" taldea sailkapeneko hirugarren postura igo da.  Datorren jardunaldian, goiko postuetarako borrokan aurkari zuzena den, Tolosaren zelaian jokatuko dute "pele"ren mutilek.

1go erregional maila

Taldeak: Aloña Mendi 4-2 Soraluze "B"

Goleatzaileak:

Sailkapena: 5. 8 punturekin

1go jubenilen maila

Taldeak: Soraluze 4-1 Urola

Goleatzaileak: Ibai Garaten(3) eta Xabi Gil (1)

Sailkapena:3. 20 punturekin

1go infantilen maila

Taldeak: Bergara 5-4 Soraluze

Goleatzaileak: Antxo (2) , Lander (1) eta Igor (1)

Sailkapena: 4. 9 punturekin