Gorka eta Ibai igoera promoziotik kanpo geratu dira

G.Azkarate 2016ko aza. 20a, 13:35
Gorka Santamaria

Eple3-ko bikoteak 8-22 hartu zituzten mendean plaentxiarrak mailaz igotzeko esperantza deuseztuz. Etxebe-Oñate eta Heriz-Rascon gomazko paletako bigarren mailara igotzeko promozio partiduak jokatzeko sailkatu dira.

PELOTA

Eskuz-binaka nagusiak Hirugarren maila

Taldeak: Gorka Santamaria - Ibai Kortabarria 8-22 Eple3

Eskuz-binaka bigarren mailara igotzeko promozioa jokatzea  zuten jokoan eta soraluzetarrek ez zuten esperotako jokoa erakutsi. Denboraldi bikaina burutu ostean final-laurdenetan galdu dute denboraldiko partida bakarra eta mailaz igotzeko aukera gabe geratu da Soraluzeko bikotea. Galduta eta noraezean ibili ziren Ibai eta Gorka.

Gomazko paleta nagusiak hirugarren maila

Taldeak: Joseba Etxeberria- Ander Oñate 12-25 Zestoa

Sailkapena hemen.

Bi bikoteak mailaz igotzeko lehian

Hirugarren mailako palariak amaitu dute ligaxka. Joseba Etxeberria eta Ander Oñate "B" multzoko  bigarren postuan sailkatu dira. Jurgi Rascon eta Jon Heriz, aldiz,  "D" multzoko lehen postuan. Orain bikote biek gomazko paletako bigarren mailara igotzeko kanporaketak jokatu beharko dituzte. Partiduok joan-etorrikoak izango dira.

Informazio gehiago hemen