Lehenengo jubenilen maila
Taldeak: Soraluze 4-2 Bergara
Goleatzaileak: Mauri(1), Bere atean (1) eta Ibai (2)
Sailkapena: 6. 7punturekin
Azken txanpan bideratu zuten partidua etxekoek
Gol-aukerarik gabe igaro ziren Soraluze eta Bergararen arteko partiduko lehen minutuak. 34. minutuan izan zuen Ibai Garatek etxekoen lehen gol-aukera garbiena. Lehen zatiaren ondarrean Xabi Gil eskuin hegaleko jokalariak sortu zituen gol aukerak bergararren atean. 40.minutuan Mohari erdiraketa on bat jarri zion eta 42. minutuan Bergarako defentsa hautsi zuen sakonean pase bikain bat sartuz. Maurik ondo baino hobeto gurutzatu zuen baloia taldea markagailuan aurreratuz (1-0). Hurrengo jokaldian lortu zuen Bergarak berdinketa etxekoen defentsa haul baten ostean (1-1).
Bigarren zatiko lehen gol-aukera etxekoentzat izan zen baina Xabi Gil-en errematea kanpora joan zen. 50. minutuan korner batean aurreratu zen markagailuan Bergarako taldea (1-2). Etxekoak ez ziren kikildu eta jokaldi nahasi batean ostean Bergarako defentsak bere atean sartu zuen gola (2-2). 63. minutuan Xabil Gil-ek eskuin hegaletik erdiraketa on bat atera zuen eta Garatek bikain gurutzatu zuen baloia buruz etxekoen hirugarrena lortzeko (3-2). 88. minutuan Garatek goizeko bere bigarrena egin zuen Julen atezainek luze ateratako baloia bat areaz kanpotik Bergarako atezainari buruz-gain bota ostean (4-2).
Gorengoen erregional maila
Taldeak: Soraluze "A" 1-0Getariako
Goleatzailea: Moha
Sailkapena: 1go 15 punturekin
Infantilen lehenengo maila
Taldeak: Aloña Mendi4-0 Soralize
Sailkapena: 8. punturik gabe