Hasi da denboraldia herriko pilotari eta palarientzat

G.Azkarate 2016ko ira. 17a, 12:39

Atzo ekin zioten herriko palari eta pilotariek Gipuzkoako txapelketari .Heriz eta Iurgik erraz irabazi zuten pala txapelketako lehen partidua. Fer eta Ximunek aldiz galdu egin zuten Altzatarraren aurka. Atxotegi eta Bolinagak 22-14 irabazi zuten Hernanin.

PALA

Gipuzkoako txapelketa

Hirugarren maila

Taldeak: Jon Heriz-Iurgi Rascon 25-5 Tolosa

Partida xamurra txapelketari hasiera emateko

Txapelketari hasiera ona eman zion Soraluzeko bikoteak atzo iluntzean jokatutako partiduan. Tolosarrak ez ziren gai izan soraluzetarren jokoari aurre egiteko eta partidua hasi bezain pronto nabari zen honek hartuko duen bidea. Iurgi aurrean errez gailendu zitzaion Tolosako aurrelariari eta Heriz-ek atzean partida lasaia jokatu zuen. Bikote moduan zer esana emango dutela badirudi ere ikusi beharko da aurkari sendoagoen aurka nolako maila emateko gai diren.

Bigarren maila

Taldeak: Ximun Larrañaga-Asier Fernandez 5-25 Altzatarrak

Nahi eta ezinaren islada lehen partiduan

Soraluzeko bikoteak ez zuen egun ona izan eta Altzarra taldeak nahieran hartu zituzten mendean etxekoak. Bikote sendoa direla erakutsi zuten eta ez zieten aukera bakar bat ere utzi Fer eta Ximuni. Hori gutxi balitz, etxekoak tantoa amaitzen saiatzen zirenean ere ez zitzaien pelota kantxa barruan sartzen eta ezinean ibili ziren. Txapelketa luzea da eta hau hasi besterik ez da egin soraluzetarrentzat.

PELOTA

Gipuzkoako txapelketa

Taldeak: Urkizu-Labaka 14-22 Aitor Atxotegi-Ibai Bolinaga

Irabazten astearen garrantzia

Txapelketari hasiera bikaina eman diote Atxotegi eta Bolinagak atzo Hernaniko udal pilotalekuan Urkizu eta Labaka mendean hartu ostean. Partida alde jarri zitzaien hasiera-hasieratik soraluzetarreri 17-5eko partzialarekin baina Hernaniarrek estutu eta 18-14ra gerturatzea lortu zuten. Azken tantoak Soraluzeko bikotearenak izan ziren txapelketako lehen puntuak poltsikoratuz.