Ikasleek hainbat gairen inguruko proposamenak egin dizkiote alkateari, esaterako, futbol zelaira bidean argiteria jartzeko eskaera, joan den hamairu urtean egin dutena; alkateak futbol taldearekin batera gaia aztertzen dihardutela erantzun die. Gaztetxokoan ordenagailu gela eta mikroondasa jartzeko eskaera ere egin dute eta alkateak hitz eman die datorren urtera begira "sukaldatzeko azpiegitura" ezartzeko aukera aztertuko dutela. Beste hainbat proposamen ere egin dizkiote alkateari: poligonoan hutsik dauden lantegiak bota eta jolas parkeak egitea, bertako landareria zaindu eta espezie inbaditzaileak ezabatzeko lanak bideratzea, trena berriz herritik pasatuaraztea, skate pista jartzea...
Deba ibaiaren inguruan egin duten azterketaren berri ere eman dute ikasleek. Besteak beste, uraren analisiek uste baino emaitza hobeak eman dituztela jakinarazi dute: "uraren oxigeno maila eta tenperatura uste baino hobea da eta gardentasuna ere bai".
Alkateak ibaia garbitzeko auzolanean parte hartzera animatu ditu eta zapatuan zubian egingo den "Jasangarritasunaren azokara" ere gonbidatu ere bai. Ekarri eskerrak emanez amaitu dute gaurko batzarra.