LOMCEk azterketa bat ezartzen du LMHko 3. mailako ikasleentzat eta Jaurlaritzak, legearekin kritiko azaldu arren, EAEn bultzatu duen Heziberri proiektuak azterketa hori egitea bideratuko zuela jakinarazi zuen. Horren aurrean, hainbat gurasok mobilizazioak hasi zituzten herrian, gurasoei eta ikastetxeko zuzendaritzari planto egin zezatela eskatuz.
Barixakuan jaso zuten ikastetxearen oharra, gaur eta bihar azterketak egingo zirenaren berri ematen zuena. Azterketari planto egitearen alde dauden gurasoek bilera egin zuten atzo eta gaur eta bihar goizean seme-alabak eskolara ez bidaltzea erabaki zuten. Horren ordez, neska-mutikoek Kukumixo aisialdi taldearekin jolasean pasatuko dute goiza.