plaentxia.eus

Hainbat gurasok planto egin diote LOMCEren 3. mailako azterketari

  Hezkuntza

Gaur eta bihar goizean LOMCE legeak agindutako 3. mailako azterketak egingo dituzte ikastetxean, zuzendaritzak hala egitea erabaki eta gero. Hainbat gurasok azterketari planto egin eta euren seme-alabak eskolara ez bidaltzea erabaki dute. 8:45etik 9:15era bitartean elkarretaratzea egin dute ikastetxearen aurrean. 

LOMCEk azterketa bat ezartzen du LMHko 3. mailako ikasleentzat eta Jaurlaritzak, legearekin kritiko azaldu arren, EAEn bultzatu duen Heziberri proiektuak azterketa hori egitea bideratuko zuela jakinarazi zuen. Horren aurrean, hainbat gurasok mobilizazioak hasi zituzten herrian, gurasoei eta ikastetxeko zuzendaritzari planto egin zezatela eskatuz.

Barixakuan jaso zuten ikastetxearen oharra, gaur eta bihar azterketak egingo zirenaren berri ematen zuena. Azterketari planto egitearen alde dauden gurasoek bilera egin zuten atzo eta gaur eta bihar goizean seme-alabak eskolara ez bidaltzea erabaki zuten. Horren ordez, neska-mutikoek Kukumixo aisialdi taldearekin jolasean pasatuko dute goiza. 

 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa