Gurasoek salatu dutenez, “Jaurlaritzak martxan jarri duen Heziberri proiektuak LOMCE legeak ezarri nahi zituen neurrien %90a jasotzen du, beraz praktikan gauza bera da”. “Erlijioa indartu, euskarari tokia kendu eta errebaliden bitartez ikasleen artean sailkapenak egitea” dira, besteak beste, “gurasoak gehien kezkatzen dituen neurriak, ”dagoeneko ezartzen hasita daudenak.
3.Mailako errebalidari planto
Epe laburrean, 3.mailako ikasleek egin beharko luketen errebalidari planto egiteko sinadurak batzeari ekin diote eta etorkizunean guraso-elkarteekin eta eskola-kontseiluarekin batera jarrera bateratua adostu nahi lukete. Bitartean, astelehenero ikastetxearen aurrean eta egunero Plaza Berrian, elkarretaratzeak egingo dituzte.