2016/04/28 - 2016/05/06 11:00etan hasita.

"Pirata-Botila"-ren lehenengo saioa eguenean

"Pirata-Botila"-ren lehenengo saioa eguenean
Mesedeetako Egoitza, Soraluze

Pirata Botila Alkarri elkarteko "Bolondretxo" programan proposaturiko lehenengo ekintza da. Ekintzaren helburua hilero Plaentxi Herri ikastetxeko, Mesedeetako egoitzako eta “Itxaropena” jubilatuen etxearen arteko azken berrien elkarbanatzea izango da.

Alkarrin ezinbestekoa ikusten dugu herriko instituzioen artean komunikazioa indartzea, batez ere jende gazte eta edadetuaren artean zubiak eraiki eta hurrengo ekintzetan elkarlanean jarduteko asmoa dugu. Proiektuaren I. Saioa Mesedeetako egoitzan izango da. Bertan espero zaituztegu!