Hezkuntza proiektua ezagutu eta ekarpenak egiteko saio irekia

Erredakzioa 2015ko eka. 3a, 17:57

gonbidapena whatsappez zabaltzekoHezkuntza komunitateko hainbat eragilek eta udalak "herriko hezkuntza proiektua" adosteko saio irekia antolatu dute zapaturako. Helburua da, azken hilabeteotan hezkuntzako eragileen artean hausnartutakoa aurkeztu eta praktikara eramateko ideiak batzea. Horretarako bi orduko parte-hartze saio irekia antolatu dute, goizeko 10:30etik 12:30era bitartean, antzokian.

Hezkuntza proiektua adosteko prozesua otsailean hasi zuten eta dinamizazio lanetan diharduen Eñaut Aiartzaguena Urtxintxako teknikariak adierazi digunez: "hainbat izan dira prozesuan zehar bere ekarpena egin duten herriko eragile eta pertsonak; Haur Eskola, Eskola, institutua, EPA, Atxolin guraso elkartea, Keixeta guraso elkartea, Ludoteka, Kukumixo eta Musika eskola, esaterako". Gainera, "ahalik eta Hezkuntza Proiektu integralena eratzeko ahalegin berezia egin dugu prozesuan zehar, haur eta gazteen eta herrira etorri berri diren kanpotarren parte hartzea sustatzeko".Hezkuntza

Zerotik abiatzeko aukera
Orain arte prozesuan parte hartu ez duenak ere izango du parte hartzeko aukera. Kokatzen laguntzeko dinamizatzaileak izango dira eta hainbat hizkuntzatan azalpenak emateko gai izango diren itzultzaileak ere bai. Ume eta gazteek ere izango dute euren iritzia emako aukera, helduak antzokian dauden bitartean Kukumixoko hezitzaileek hainbat dinamika garatuko dituzte herrian zehar eta. Bost urtetik beherako umeendako jolasgunea egokituko dute antzokian bertan.

Hez2

Hez3

Hez4

Hez5

Hez6

Hez7

Hez8Hez14