Mintza-talde bakoitza asteko egun batean batzen da Etxaburuetako Elkartegian eta bakoitzak dakarren gaiaren inguruan berba egiten dute ordubetez. Ingelesa praktikatzearekin batera, hiztun-komunitate ezberdinen arteko harremanak bultzatzea da helburua. Interesa duenak taldekideren batekin berba egin edo Alkarrekinen bitartez eman dezake izena udaletxera joanda.


Orain dela hilabete batzuk herritar batek proposamena egin zion udalari ingelesa praktikatzeko taldeak osatzeko. Udalak herrian dauden beste hiztun komunitate batzuen laguntzarekin mintza-taldeak martxan jartzeko aukera aztertzeari ekin zion. Dagoeneko bi mintza-talde jarri dituzte martxan, gaitasun maila ezberdinetakoak.