"Besoetako ipuinak" familientzako ipuin-kontaketa barixakuan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko mar. 20a, 10:14

Bihar barixakua, martxoak 22, "Besoetako ipuinak" familientzako ipuin-kontaketa saio berezia egingo da udal liburutegian, Korrika Kulturalaren egitarauaren baitan.

12-46 hilabete arteko haurrei eta haien gurasoei eskainitako ipuin, kantu eta kontu saio berezia izango da barixakukoa, Korrika Kulturalaren egitarauaren baitan antolatutakoa. Ana Apika kontalariaren eskutik irudi poetikoez, soinu ederrez, kanta txikiz eta haur-literaturaz familian gozatzeko hitzordua izango da.

Haurrak guraso, senide edo lagun heldu bakar batez lagunduta etorri beharko dira. Aurrez izena emateko, bete ondorengo formulario hau, mesedez: izen-ematea.

Eguna: barixakua, martxoak 22

Ordua: 17:00

Tokia: udal liburutegia

Ipuin-kontaketak irauten duen bitartean, udal liburutegia itxita egongo da eta gainontzeko zerbitzuak etenda. Liburuak itzuli nahi izanez gero, erabiltzaileek Ludoteka ondoko buzoia erabili ahal izango dute.