EUSTETek udal estatistika informazioaren atal berria du nahi duenak kontsultatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko abe. 19a, 16:24
'Nire udalerria datuetan' du izena EUSTATek sortutako tal berriak

Nire udalerria datuetan da EUSTATek, EUDELen lankidetzaren esparruan, egin duen udal-informazioaren web-atal berria. Euskadiko toki-erakundeen esku jarriko da, bai eta erakunde, enpresa eta herritarren euren esku ere. EUDELen eta EUSTATen webguneetatik sar daiteke bertara: https://eu.eustat.eus/municipal/datos_estadisticos/info_territorial.html  

Web-atal berri horrek euskal udalerri guztiei buruz dagoen informazio estatistiko guztia eskaintzen du, adierazle berrien eta datu ofizial guztien arabera eguneratua. Horrenbestez, tresna erabilgarria da udal-kudeaketa eta -planifikaziorako, eta publiko orokorrarentzat ere bai, kontsulta-iturri gisa.