Soraluzeko Udalak baserri bideak asfaltatzeko lanak burutu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko abe. 16a, 14:00
Udalerriko landa ingurunea hobetzeko hasitako lanekin jarraituz, Irure auzoko hainbat baserritarako bideak hobetu ditu Udalak.

Azken urteetako lan-dinamikari eutsiz, Soraluzeko Udalak hainbat baserritarako bideak hobetzeko lanak burutu ditu azaroan zehar. Oraingo honetan Iraolabeitia eta Irure Hemengoa baserri bitarteko landa errepidea asfaltatu da (Irure auzoa).

Iker Aldazabal alkateak adierazi duen bezala, “lan hauek Soraluzeko Udalak udalerriko landa ingurunea hobetzeko eta herriko baserritarren eta baserri-auzoetan bizi diren herritarren bizitza kalitatea hobetzeko egiten diharduen ahalegin barruan kokatzen dira”.

Aipatutako baserri-bide asfaltatzeko lanak Firmes Alaveses S.A enpresak burutu ditu eta 35.000 euroko inbertsioa burutu da.