Gaztañerre Azoka baloratzeko batzarra, ostegunean (abenduak 1)

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko aza. 28a, 14:27
Udaleko Inguramenaren eta Landa Garapenaren batzordeak bilera deitu du ostegun honetarako, 19.00etan, aurtengo Gaztañerre Azokaren gaineko balorazioa egiteko asmoarekin.

Azaroaren 12an ospatu zen Gaztañerre Azokaren XXVI. edizioa bukatuta, beronen balorazioa egitea nahi du Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamentuak.
Hori horrela, bilera antolatu du datorren ostegunerako, abenduak 1, 19.00etan, udaletxeko saio aretoan.
Ondo eta gaizki egindakoei errepasoa egitea da batzarrari Udalak jarri dion helburua, azokaren hurrengo edizioari begira zer hobetu litekeen aztertzearekin batera.
Udalak dei berezia egin nahi die azokan parte hartu zuten baserritarrei, eskulangile zein gainerako eragileei, baita interesa izan lezaketen gainontzeko
herritarrei ere, bilerara etorri eta balorazio prozesuari beraien ekarpena egin diezaioten.


Eguna: Abenduak 1, osteguna
Ordua: 19.00etan.
Tokia: Udaletxeko saio aretoa.