Euskal Herriko Txirrindularitza Itzulia

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko api. 7a, 10:14

Larunbat honetan, arratsaldeko 1etatik 5:30era, itxi egingo dira herriko sarrera-irteeerak Bergararako norabidean, Euskal Herriko Txirrindularitza Itzulia dela-eta.

Larunbat honetan jokatuko den Euskal Herriko Txirrrindularitza Itzuliaren 57. edizioaren 6. etapa Eibartik irten eta Eibarren amaituko da.

Etapa 27,7 kilometroko erlojupekoa da eta txirrindulariak Soraluzetik igaroko dira, saihesbidetik, Osintxura bidean.

Lasterketak hainbat aldaketa eragingo ditu udalerriko trafikoan, ezinezkoa izango baita Soraluzetik Bergarara joatea, ez eta Bergaratik Soraluzera etortzea ere.

Herriko sarrera-irteerak Mendiola industrialdetik egin beharko dira, Maltzagarako norabidean.

Ordu tarte horretan ibilgailua ahalik eta gutxien erabiltzeko gomendioa egin die Udaltzaingoak herritarrei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.