UEU-ren udako ikastaroetarako laguntzak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Udalak matrikula-prezioaren %50 ordainduko die Udako Euskal Unibertsitateak Eibar, Baiona eta Iruñean antolatu dituen Uda Ikastaroetan izena eman nahi duten herritarrei.

Urteroko ohiturari jarraituz, Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak diruz lagunduko ditu aurten ere Udako Euskal Unibertsitateak antolatu dituen Udako Ikastaroak, erakunde honek unibertsitatearen jardunean euskararen presentzia areagotze aldera aurrera daraman lana babesbeteko asmoarekin.

Ikastaroen matrikula-prezioaren %50 ordainduko du Udalak, ikastaroari dagokion aprobetxamendua egokia izan bada, beti ere.

Diru-laguntzei buruzko informazio gehiagorako helbidera idatzi daiteke.

Ikastaroei buruzko informazioa ondorengo helbidean aurki daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.