1343. urtean, Alfonso XI. erregeak soraluzetarrei hiri gutuna eman zienean, herria sortzeko agindu zien, bere harresi eta dorreekin.
Aspaldiko harresi zahar harek aztarnak laga dizkigu, agirietan (Kalebarreneko, Kalegoeneko eta ibaiko ateak…) zein toponimian ("zerkia", Ormaetxearen atzekaldean eta ibaiaren ondoan).
2022.ko udan, Santa Ana 2ko etxea bota zutenean (Maria Torrerena), sotoko hormak agerian geratu ziren. Eta, horma batean sartuta, zeharkako beste horma baten aztarnak.
Galdetuta, Mertxe Urteaga eta Zohartze Galan arkeologoek zera baieztatu dute, Soraluzeko harresiaren aztarna izan daitekeela. Hala ere, ikertu egin beharko litzateke, ezaugarriak ondo aztertzeko eta aintzinekotasuna egiaztatzeko.
Honetaz gain, beste bitxikeria bat ere azpimarratu dute: Gipuzkoako beste herri batzuetan moduan (Elgoibar, Azpeitia, Tolosa…), Soraluze sortu zutenean ere , urek hiru aldetik babesten zuten lekuan ezarri omen zuten: mendebaldetik Deba ibaia zuela eta iparraldetik zein hegoaldetik beste erreka bana zuela.
Gehiago jakiteko, sakatu hemen.