Erregetxe zaharra erreproduzituta bideoan

Bazenekien Erregetxe aurretik beste bat izan zela? Errebal kalean zegoen, gaur egun Eibarko autobus geltokia dagoen atzeko eraikinean. Oscar Pérez-ek berreraiki du bideo batean, Madrilen topatutako planu zaharrak erabilita. 250 urte iraun zuen martxan. 

Erregetxe Zaharra eraiki aurretik, leku horretan zegoen Uribarri izeneko dorretxea erabili zuten armagintzarako leku moduan. Aurrerago, eraikina handituz joan ziren Erregetxe zaharra osatu arte, eta honek 250 urte iraun zuen martxan. Eraikin horixe da bideoetan ikus daitekeena. 

Ikusi bideoa zuzenean hemen edo albistea ''Erregetxe zaharra (eu)'' sakatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.