'NIRE LEHEN KONTZERTUA'

Musika Eskolako txikienen kontzertua bideoan, ikasturte hasiera ospatzeko

Ordutegiak banatu berri, gaur arratsaldean izango dira 2023-2024 ikasturteko lehen klaseak. Hala ere, Soraluzeko Musika Eskolak gogoratu nahi du oraindik badagoela zenbait instrumentutara eta bestelako musika ikasgaietara apuntatzeko aukera: online, honako formularioa beteta edo fisikoki, musika eskolan bertan izena emanda.

Bideoan ikusgai pasa den ikasturteko ikasle gaztetxoenek eskainitako 'Nire Lehen Kontzertua' ekitaldia.