[BIDEOA] Kurtso amaierako kontzertua, gonbidatu bereziekin

Pasa den asteko eguaztenean izan zen Soraluzeko Musika Eskolako kurtso amaierako kontzertua eta, aurten ere, herriko beste hainbat eragileren parte-hartzea izan zuten. Iaz Ezoziko Ama Abesbatza eta Soraluzeko Txistulariak gonbidatu zituzten bezala, oraingoan, Urrats Dantza Taldea eta Galtzagorri Txarangarekin batera aritu ziren, emanaldi fin bezain anitza eskainiz.