[BIDEOA] Audizio bateratua egin zuten pianoko eta perkusioko ikasleek

Pianoko ikasleek eman zioten hasiera saioari —bakoitzak pieza bat bakarka joz— eta, segidan, "Lagunekin" izeneko atalari ekin zioten perkusiokoekin batera, doinu klasikoak eta film ezagunetako kantak tartekatuz.

Horiez gain, biolin eta zeharkako flautako ikasleak eta biolontxelo eta tronpeta irakasleak izan zituzten lagun.