Musika eskola Andoaingo piano jaialdian

Otsailaren 16an eta 17an, musika eskolako pianoko ikasleek Andoaingo piano jaialdian parte hartuko dute. Gainera, urtarrilaren 30ean, 19.00tan, Bergarako Seminarixoan interpretatuko dituzte Andoainen entzungo ditugun pieza berdinak.

Urtero bezela, Soraluzeko Musika Eskolak Andoaingo piano jaialdian parte hartuko du. Otsailaren 16an eta 17an, larunbatean eta igandean.

Aurten, 8 ikasle joango dira Soraluzeko Musika eskolaren izenean: Miren Osinaga, Ane Moya, Malen Ugalde, Maddi Alberdi, Julen Calderon, Nagore Caballero, Unai Gabilondo eta Iraultza Ostolaza. Bakarkari moduan, zein lau eskutara joko dute. 

Aurretik, urtarrilaren 30ean, arratsaldeko 19.00etan, Bergarako Seminarixoan jo dute. Bertan, aukera izango da Andoaingo jaialdian joko dituzten piezak entzuteko.