Udaberriko kontzertua eguaztenean

Datorren asteazkenean, apirilaren 5ean, Musika Eskolak Udaberriko kontzertua eskainiko du Herri Antzokian, arratsaldeko 19:00etan. 

Ohikoa den moduan, Aste Santuaren aurretik, azken hilabeteotan entsaiatu ditugun musikak eskainiko dizkizuegu: abesbatzak, konboak, hainbat instrumentu, eta, betiko moduan, sorpresaren bat edo beste. Zatoz musikaz gozatzera!