Mendi Taldeak aurtengo irteerei ekingo die martxoan

Soraluzeko Mendi Taldeak martxoaren 12an egingo du lehen irteera, Bergarara. Pol-Pol Mendi Taldeak Federazioarekin batera antolatu duen ibilbide neurtuarekin egingo dute.

Mendi Taldean bazkide moduan izena emateko egunak: otsailak 20tik 23ra arratsaldeko 18:30etatik 19:30etara, Pil-pilean-en lokalean izango dira. Nagusien bazkide kuota 10€ eta gazteena 5€.