Marraskilo Tourren antolakuntzaren eskerrona eta barkamen eskaera

Mendi taldetik eskerrak eman nahi dizkiegu pasa den larunbatean gure mendietaz gozatzera gerturatu ziren mendizale guztiei. Horrekin batera, eskertu nahi ditugu mendi ibilaldia antolatzen lagundu diguten pertsona guztiak, euren laguntzarik barik ezinezkoa izango baitzen martxa antolatzea.

Bestalde, barkamena eskatu nahiko genuke ez zegoelako kamiseta nahikorik parte hartzaile guztientzako. Hurrengo egunetan, kamiseta gehiago egingo ditugu ezer barik geratu zinetenontzat.

Mesedez, kamiseta jaso nahi baduzu, bidali email bat soraluzekomenditaldea@gmail.com-era irailak 27 baino lehen, behar duzun kamisetaren neurria adieraziz.

Marraskilo Tourreko antolakuntza