Txorimalo erakusketaren azken egunak

Erabiltzailearen aurpegia Ludoteka 2023ko aza. 17a, 10:42

Zapatura arte ikusgai dago ludotekako umeek egin dituzten txorimaloen erakusketa. Kulturguneko harreran dago jarrita eta gaur, barikua, egun osoan eta bihar goizean ikusi ahal izango da. HH4tik hasi eta LH4. mailara arteko 130 ume inguruk landu dituzte txorimaloak, Gaztañerre egunaren bueltan.