Iparraldean ikasle euskaldunek ezin dituzte Baxoko (selektibitateko) azterketak euskaraz egin Macronen Gobernuak debekatu egiten dielako.

Nafarroako Mañeru herriak zonalde mistora aho batez pasatzeko eskatu arren, Parlamentuan, UPNk eta PSNk atzera bota dute Udalak aho batez hartutako erabakia. Ondorioz, bertako eskola itxi eta Nafarren hizkuntzan (lingua navarrorum) ikasteko ezintasuna dute mañeruarrek.

EAEn euskara ofiziala den arren; udaltzainak, zaintzaileak, autobusetako begiraleak... kontratatzeko gutxieneko euskara maila eskatzea legez kanpokoa dela ebatzi berri dute zenbait epailek.

Euskarari lotutako 3 adibide baino ez. Zoritxarrez, badira gure bizitzetan zuzenean eragiten duten beste hainbat lege arrotz: erretiro adina, pentsioak, argindar eta erregaien prezioak, hezkuntza legeak, lurralde-antolaketa, gastu militarra...

Atzar hadi! Atzar hadi! Ene euskaldun haurride!