Boni Plazak irabazi du Ezoziko jaurtialdia

Atzo arratsaldean, Gipuzkoako Hiru Txirlo txapelketako jardunaldia jokatu zen Ezoziko bolatokian eta 52 bolaritik, Elgeta taldeko Boni Plaza gailendu zen 5 txirlo botata. 

Ondorengoa izan zen atzoko sailkapena: 

1. Boni Plaza (Elgeta)........... 5 txirlo

2. Joseba Espilla (San Joxepe)....... 5 txirlo

3. Angel Ibarlucea (San Miguel)....... 5 txirlo

4. Markel Beitia (UDA)........4 txirlo

5. Juanjo Uranga (Asola Berri).....4 txirlo

6. Anartz Esteban (Asola Berri)...... 4 txirlo

Soraluzeko San Andres taldearen izenean, Jose Antonio Nuñezek eta Iker Ariznabarretak parte hartu zuten baina ez zuten txirlorik botatzerik lortu, beste hainbatek bezala.

Hurrengoa San Andresen

Hurrengo jardunaldia datorren zapatuan, maiatzaren 11n, jokatuko da San Andresko bolatokian.