Jose A. Nuñez lehenengo bikotekako sailkapenean

San Miguel taldeko Unai Loiolak irabazi zuen Elgoibarko San Pedron jokatu zen txapelketako 4. jaurtialdia (aurten irabazi duen bigarrena). Bertan, 55 bolarik parte hartu zuten eta azpimarratzekoa da oso txirlo gutxi bota zituztela. Bikotekako sailkapenean, Jose Antonio Nuñez soraluzetarra eta Asier Azkarate bergararra sailkapenaren jarri dira buru.

Botalaldia
1. Unai Loiola (San Migel)................3
2. Iñaki Gojenola (Asola berri)..........3
3. Anjel Ibarluzea (San Migel)...........3
4. Sergio Rodriguez (Asola berri)......3
5. Jabier Osoro (San Migel)..............3
6. Santos Muñoz (Floreaga).............3
Jose Luis Larreategi......................2
J.A. Nuñez ......................................1

Sailkapen Nagusia
1. Iñaki Gojenola...................16
2. Oier Ugarteburu................15
3. Gorka Etxaniz ..................11
4. Garikoitz Rodriguez..........11
5. Joseba Espilla .................10
6. J.A. Nuñez.......................10

Hurrengo jardunaldia datorren zapatuan izango da Lasturko bolatokian.