Oier Ugarteburuk irabazi berriz eta J.A. Nuñezek bigarren Elgetan

Bolariak Elgetan.

Apirilaren 9an, Hiru Txirlo Txapelketako 3. botaldia jokatu zen Elgetako bolatokian eta 66 bolarik parte hartu zuten bertan. Aurreko jardunaldian bezala, oraingoan ere Oier Ugarteburuk irabazi zuen 5 txirlo botata eta ondorioz, sailkapenburu da 15 txirlorekin. Jose Antonio Nuñez soraluzetarrak, berriz, bigarren egin zuen 4 txirlo botata.

Botalaldia
1. Oier Ugarteburu (Asola berri).............5
2. Jose Antonio Nuñez (San Andres)..4
3. Mikel Almorza (San Joxepe)..............3
4. Jose Luis Gorosabel (udala)..............3
5. Jon Aransolo (San Joxepe)................3

6. Aitziber Olaizola (San Migel)..............3
Iñaki Burunza   ....................................1
Jose Luis Larrerategi..........................1

Sailkapen Nagusia
1. Oier Ugarteburu................15
2. Iñaki Gojenola...................13
3. Gorka Etxaniz ...................11

4. Garikoitz Rodriguez..........11
5. Joseba Espilla .................10
6. Fidel Madariaga ...............9
8. J.A. Nuñez........................9

Hurrengo jaurtialdia Elgoibarko San Pedron izango da, apirilaren 23an.