Dena aldatzen da

Aldaketa prozesu batean jaiotzen gara, sarri horren kontzientzia izan gabe eta ia beti eraldatze horrek gure bizitzetan izango duen garrantziaz ohartu gabe. Egoera sozio-ekonomiko konkretu batean jaio eta azal kolore jakin baten jabe; zenbat pribilegio?

Familia giroa halakoa eta jasotako baloreak horrelakoak.

Ez da berdina 60ko hamarkadan jaio izana, 90ekoan edo 2000. urtetik aurrera.

Aldaketarako prest egotea garrantzitsua da eta aldaketara eramango gaituen hari mutur horri tira egiteko motibazioa izatea. Haria formaz aldatzen da, baina ez da eteten. Ikusi, ikasi, entzun, onartu, irakurri, hanka sartu…aldatu.

Tarteka gure iritzi berdina ez duen norbait jartzen zaigu mahaiaren beste aldean. Adi entzun, esateko duena aldaketa prozesuan lagungarri izan daiteke.