Udal eta Foru Hauteskundeak (2023)

Iker Aldazabal Basauri. Soraluzeko EAJ-PNVko Alkategaia

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Soraluze 2023ko urt. 10a, 09:11

“Urteetako esperientzia eta eskarmentua oinarri izanda eta herrigintzaren alde lan egiteko  dudan bokazioa iparrorratz izanik,  Ilusioz eta indar berrituta heltzen diot erronka polit honi.Argi dago, Soraluzeko herriaren etorkizuna Soraluzetarron esku dago, gu gara bertan bizi, herrian sinetsi eta berau maite dugunak.”

Azken urteetan egindako lanaren fruituak ikusten hasi garen honetan, ildo beretik jarraitu behar dugu etorkizunari begira ere. Proiektu eta baliabide ugari ditugu eskuartean herriaren eraldaketa sozio-ekonomikoa eta urbanistikoa errealitate bilakatu dadin.

Eskertzekoa eta estimatzekoa da Soraluzeko Eusko Alderdi Jeltzaleak niregan ipinitako konfiantza eta hitz ematen dut, orain arte bezala, herri honen eta bertako herritarren alde, elkarlanean oinarrituta, lan  egingo dudala guztien ongizatearen alde.