Soraluzeko EAJren 2019-2023 legealdirako proposamenak

Soraluzeko EAJk 2019-2013 legealdira begira proposatzen  ditugun 10 proiektuen berri ematera gatoz. Helburua: Soraluzek aurrera egitea eta bertako herritarren bizi kalitatea hobetzea. Guztion artean lortuko dugu!!!

  1. Ekonomiaren indarberritzea enpresa eta Bizi Kale merkataritza elkartearekin elkarlanean

    Garapen ekonomiko, industria eta enplegu batzordearen bitartez, herriko eragile publiko eta pribatuen arteko elkarlana sustatu. Bizi Kale merkataritza elkartearekin elkarlanean herriko merkataritza sustatu eta bultzatu.

     

  2. Mugikortasunean eta aparkaleku gabezian hobekuntzak

    Saihesbidean norabide bikoitza berreskuratuko dugu eta aparkaleku gune berriak egokituko ditugu udalerrian.

     

  3. Sologoen Zentralaren aldeko apustu garbia baita energia berriztagarrien aldekoa ere.

    Zentralaren errentagarritasuna hobetzeko egin beharreko inbertsioak burutu eta etorkizunari begira, autokontsumoa helburua izanda, eman behar diren pausoak zehaztu.

     

  4. Kultur eta kirol azpiegituren gaurkotzea eta gune berriak sortzea

    Gaur egungo azpiegiturak gaurkotu eta herri mailan dagoen espazio faltari bide eman gune berriak sortuz.

     

  5. Euskarari merezi duen lekua emanez

    Herri euskaldun baten aldeko apustua egiten dugu, munduari zabalik dagoena eta herritar guztien kultur aniztasuna aberasten dena. Bai tokiko administrazioan eta baita eguneroko erabileran ere euskararen erabilera sustatuko dugu. Euskara sustatzeko 2018 -2022 plana ere gauzatuko dugu.

     

  6. Landa eremuak bultzatu eta Dolmenen ibildea balioan jarri

    Landa eremuen arteko oreka mantenduko dugu bertako bideen mantenu eta hobetze lanak eginez. Dolmenen ibilbidearen aldeko apustua egiten jarraituko dugu,  ingurumen ikuspegitik, turistikotik, ondare historikotik eta kulturaletik  balioan jarriz.

     

  7. Hezkuntzako ekipamenduen berriztatzea

    Frontoiko eraikin zaharraren berriztatze lanekin  bukatu. Plaentxi Herri ikastetxeko behar eta gabeziei bide eman.  

     

  8. Pakea eta Bizikidetza lan taldeak hasitako ibilbidearekin jarraitu

    Legealdi honetan alderdi politiko guztien adostasunarekin eratu den lan taldearen jardunarekin jarraitu eta egin den lana gizarteratu. 

      

    9.Debabarrena eta Debagoiena lotzen dituen, Soraluze arteko bidegorria bultzatu

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamentuarekin elkarlanean, Debabarrena eta Debagoiena lotuko dituen bidegorri lotura gauzatzeko, egin beharreko gestioak egin.

     

    10.Behar handienak dituztenei laguntza bermatu

    Benetako beharretara egokituko ditugu baliabideak. III.Berdintasun plana garatu eta martxan jarriko dugu.