Ekimen zehatzak Bergaran, bakardadearen arazoari aurre egiten laguntzeko

Bereziki 65 urtetik gorakoen artean oso hedatua dagoen bakardadeari aurre egiten laguntzeko lau ekimen prestatu ditu Bergarako Udalak: Nire lagun postala izeneko ekimena; tele-asistentziaren gaineko hitzaldi bat, hirugarren adineko bakardadeari buruzko hitzaldia; eta bakardadearen bueltako argazki erakusketa. Datuak esanguratsuak direlako: La Caixaren ikerketa batek dio Espainian 65 urtetik gorako pertsonen %39,8k bakardade emozionala bizi duela.

Osorik irakurri