Labegaraieta kiroldegiko tabernan sartu eta 2.000 bat euro ostu dituzte

Labegaraieta kiroldegiko tabernako arduradunak GOIENAri kontatu dioenez, eraikinaren atzeko emergentzia-ateetatik sartu dira kiroldegira eta tabernan sartzeko kristal bat hautsi dute. Lapurrek 2.000 bat euro eraman dituzte: "Sei urte daramatzat hemen lanean eta jasaten dugun lehen lapurreta da". Ertzaintzaren miaketa talde bat bertan dago lanean eta ikerketa zabalik dago.

Osorik irakurri