Erabilitako xiringak agertu dira Bergarako hainbat gune publikotan

Bergarako Udalak jakinarazi du azken hilabeteotan herriko hainbat leku publikotan agertu direla erabilitako xiringak. Halako xiringarik aurkituz gero ez ukitzeko eta Udaltzaingoari (092 telefono zenbakira) deitzeko eskatu dute; udaltzainek jasoko dituzte. Bestalde, norbait horietako xiringa batekin ziztatuko balitz anbulatoriora joateko eskatzen zaio.

Osorik irakurri