Globo bat jaurtiko dute Aranzadikoek estratosferara

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2019ko mar. 21a, 15:43

Aranzadi ikastola "hankaz gora" jartzen ari dira maiatza-ekaina aldera ikasleek Nazioarteko Espazio Estazioko astronautekin zuzeneko konexio bat egingo dutelako. Motorrak berotzeko eta Oñatiko Txantxikuaren esperientzia aintzat hartuta, apirilaren 6an (10:30) helioz betetako globo handi bat bidaliko dute estratosferara. Globoan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen panpinek bidaiatuko dute, Katxiporreta I izeneko misioan.

Osorik irakurri