Martxoaren 28an jarriko dira salgai Erramu Zapatuko bazkarirako txartelak

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2019ko mar. 18a, 11:47

Aurten ere Txapa irratiak eta Xaxau jai herrikoien konpartsak antolatuko dute Erramu zapatuko bazkaria, apirilaren 13an. Bazkaria 15:00etara atzeratu dute, goiz horretan Korrika pasatuko delako Bergaratik. Txartelak martxoaren 28an jarriko dira salgai, Irala kalean (19:00); prezioa da 12 eurokoa eta pertsonako lau txartel erosi ahalko dira gehienez. 450 lagunendako lekua egongo da.

Osorik irakurri