Bekereleak

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2019ko mar. 16a, 00:00

2011ko martxoaren 11n Fukushimako zentral nuklearrean istripua gertatu ondoren, japoniarren ohiturak aldatu egin ziren; erosten dituzten elikagaien bekereleei erreparatzen diete: elikagai kilo batek duen partikula erradioaktibo kopuruari. Ordura arte, prezioari erreparatzea zen ohikoena. Istripuaren ondoren, autoritateek 500 bekerele dituzten elikagaiak ontzat hartu zituzten, ez zeukaten beste aukerarik goserik pasatu nahi ez bazuten. Azken berrien arabera, 100 bekereletara jaitsi dute muga, baina begi bistakoa da: segurua zero bekerele da.

Osorik irakurri