Kimuak katalogo berrian parte hartzeko deialdia zabaldu dute

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez eta Euskadiko Filmategia Fundazioaren laguntzarekin antolatutako programa da Kimuak, eta euskal film laburren sustapena eta banaketa dauka helburu. Urtero katalogo bat argitaratzen dute eta datorren urtekoa osatzeko lanak jaso gura dituzte. Maiatzaren 24a da lanak bidaltzeko azken eguna; 'Kimuak.com' atarian dago informazioa.

Osorik irakurri